2021-Inkesta emaitzak
2021-Inkesta emaitzak

 

Ez dugu kutsatze-kasurik izan, eta horrela jarraitu nahi dugu, gure zerbitzua mantenduz eta ahal den neurrian zabalduz

 

 

---

---

 


 

 

 

Asetasun orokorra

 

Aquabike

 

Igeriketa ikastaroak (helduak)

 

Pilates

 

Aquagym

 

Igeriketa ikastaroak (umeak)

 

Rokodromo

 

Bodyweight

 

Igeriketa taldea

 

Spin bike

 

Fitness

 

Igeriketa terapeutikoa

 

Streching

 

GAP

 

Igeriketa (abonoak)

 

Ur jarduerak (umeak eta gazteak)

 

Global fitness

 

Multijarduera

 

Yoga

 

Hipopilates

 

Padel

 

Zunba

 

 

 

Hobekuntza-plana

SEGURUA, OSASUNTSUA ETA ERRAZA

 

Zer egingo dugu? Noiz? Zer hobetu nahi dugu?
Jardueretan Areto aforoa hobeto kontrolatzeko, aurretiko zita (Trainingym) Urrian SEGURTASUNA
Aretoetako aire kalitatea monitorizatu (co2,…) Irailan SEGURTASUNA
Igerilekuetako zorua hobetu (ez irristatzeko) Irailan SEGURTASUNA
Saredun musukoa debekatu egin dugu, beharrezko segurtasun ezaugarriak betetzen ez dituelako Eginda SEGURTASUNA
Aurretiko hitzordua hartzeko prozedura erraztu Irailan ERRAZTASUNA
Tabirako igerilekuan Aurretiko hitzordua goiz eta arratsaldez hartzeko aukera Eginda ERRAZTASUNA
Padel-Tenis alokairuak 30 eguneko aurretiaz egiteko aukera Irailan ERRAZTASUNA
Fitnes aretoan entrenamendu eta aholku pertsonalizatuak Training gym aplikazioaren bitartez Urrian OSASUNA
Mantenimendu prozeduren hobekuntza konponketa epeak murrizteko asmoz Azaroan OSASUNA SEGURTASUNA
Whatsap bidezko arreta hobetu Urrian ERRAZTASUNA

 

 

Zuen galderei erantzuten

Gaia: Aurretiko hitzordua

Instalazioetako segurtasun-edukiera mantentzeko beharrezkoa izan denean bakarrik jarri dugu: igerilekuan arratsaldez eta asteburuetan, fitness gelan, jarduera gidatuetan (berria)

Gaia: Edukiera

Eusko jaurlaritzak eta segurtasun tarteak ahalbidetzen duen edukiera definitu dugu. Ahalik eta edukiera zabalena izaten saiatu gara, segurtasuna bermatuz.

Gaia: Dutxak

Ia aldagela gehienetan erabil daiteke, behar den distantzia mantenduz, igerilekuko aldageletan izan ezik. Zergatik ez igerilekuetan? Dutxak erabiltzeak aldageletan ematen dugun denbora bikoizten du. Ondorioz, aldagelak ordu bakoitzeko erabil ditzakeen erabiltzaile-kopurua murriztu egiten da.
Dutxak: 20 erabiltzaile orduko
Dutxarik gabe: 40 erabiltzaile orduko

Durango Kirolak-ek segurtasuna mantentzea eta erabiltzaile kopurua lehenestea erabaki du, nahiz eta erosotasuna Coviden aurretik ez izan (erabiltzaileak igerilekuko dutxak erabil ditzake).

Gaia: Ile lehorgailua

Eusko jaurlaritzako dekretuak eta gure continjentzia planak ez du ile lehorgailua erabiltzan uzten. Lehorgailuak airea mugitzen du aldagelan erabiltzaile batetik bestera, kutsatzeko arriskua handituz. Hemen ere, SEGURTASUNA lehenesten dugu.

Gaia: Aldagela erabilera - kontrola

Aldagela erabilera egokia izateko jarduera edukierak eta aurretiko hitzordua definitu ditugu. Dena dela, uneoro erabilera egokia izateko erabiltzaileen ardura beharrezkoa da. Hau ez da beti betetzen, baina gure kontrola ere ezin dugu handitu. Halakoetan, erabiltzaileen informazioa behar dugu, erabilera oker hori ematen denean gure pertsonala bertaratu eta erabilera oker hori egiten ari den erabiltzaileekin berba egin dezagun.

Gaia: Fitness ordutegi tarteak

Erabiltzaile gehiengoaren erabilerak aztertuz, goizeko tarteei ordutegi zabalago bat eta edukiera handiagoa eman zaie. Arratsaldeko tarteak berriz, erabiltzaile mota dela eta, ezin dira luzatu ezta edukiera handiagotu ere. Erabilera aztertzen jarraituko dugu, eta erizpide hauek aldatuko ditugu posible bada. Beti ere zerbitzu segurua eta zabala ematea da gure helburua, guztion osasuna zaintzeko.

Gaia: Aretoen aireztatzea

Gure areto guztiek klimatizazio-sistema bat dute, airearen kalitate egokia bermatzeko. Horrela, legezko baldintzak betetzen dira, bereziki covid19tik eratorritakoak. Espazio horien klimatizazioa konfiguratzen dugu, erabiltzaileen erosotasun handiena lortzeko.
Ezin da aretoa leihoak irekita klimatizatu, horrek sortzen duen energia-gastua dela eta.
Spin Bikeko klaseetan, leihoak irekitzeko hainbat iradokizun jaso ondoren, leihoak beti irekita edukitzeari ekin diogu, aireztapena ziurtatzeko, baina horrela ezin dugu giroa hoztu klimatizazioaren bidez. Egoera hori premien arabera lehengoratu ahal izango da.

Gaia: Fitness aretoko makinen eta spinbike bizikleten garbiketa - kontrola

Makinen eta bizikleten garbiketa bermatzeko prozedura definitu ditugu. Dena dela, uneoro erabilera egokia izateko erabiltzaileen ardura beharrezkoa da. Hau ez da beti betetzen, baina gure kontrola ere ezin dugu handitu. Halakoetan, erabiltzaileen informazioa behar dugu, erabilera oker hori ematen denean gure pertsonala bertaratu eta erabilera oker hori egiten ari den erabiltzaileekin berba egin dezagun.

Gaia: Padel ikastaroetako maila.

Gaur egun egin ditugun ikastaro eta erabiltzaile koporuak ez du ahalbidetzen maila ezberdinak izatea. Printzipioz ikastaro guztiak hastapenekoak dira.



Durango Kirolak
Arripausueta, 3
48200 Durango
Telefono: +34 94 603 00 31
Email: info@durangokirolak.net